Torrekua

Zer da

Zer da Torrekua?

Torrekua Euskal Herriko Teknologia Libreei eta Ekonomia Sozial Eraldatzaileari lotutako espazio kooperatibo/interkooperatibo eta komunitario bat da.

Torrekua, teknologiekin dugun ikuspegia eta harremana partekatzeko, sortzeko, trebatzeko, esperimentatzeko eta eraldatzeko lekua da, horretarako, ikuspegi sozial eta komunitario bat erabiltzen duena. Partaidetzara, interkooperaziora eta komunitatera irekitako espazio bat da. Lurraldeari lotutako eta Ikuspegi sozial eta eraldatzailea duten proiektuei laguntza eskaintzeko espazioa izan nahi du. Horretarako, denontzat zuzendutako trebakuntza-, hitzaldi- eta tailer-programak eskaintzen ditu.

Torrekuaren ziklo berri hau Errenteriako Udalaren eta TEKS Elkartearen arteko laguntza eta lankidetzari esker izan da. Bertako jarduera guztia dinamizatu, koordinatu eta errazteko lana eta ardura izango du TEKS elkarteak.

 

Torrekua

Eraikina Errenterian dago kokatuta, Gipuzkoan, eta lau solairu ditu. Elkarlanerako espazioa eta komunitatearentzako zerbitzuak eskaintzen dituen dorretxea da, eta denontzat zuzendutako trebakuntza-, hitzaldi- eta tailer-programa ditu, arlo hauen baitakoa:

  • Burujabetza Teknologikoa eta Teknologia Libreak sustatzeko.

  • Euskal Herriko Ekonomia Sozial Eraldatzailea lantzeko Interkooperazio Sarea bultzatzeko.

  • Gobernantza eredu publiko-komunitario-kooperatiboa bideratzeko.

  • Lanerako gune partekatu bat kudeatzearen alde egiteko.

  • Eragile parte-hartzaile ugari dituen eta elkarri eragiten dioten komunitatea indartzeko.

 

Torrekuak herritarren eskura dagoen proiektu bat izan nahi du, herritarrengandik eta herritarrentzat sortutako gunea. Helburu nagusi bezala, ondorengoak ditu:

  • Behar berriei eta erronka teknologikoei modu komunitarioan erantzun bat emateko ingurunea sortu eta sustatzea.

  • Herritarrak Torrekuara hurbiltzera, baita ekonomia sozialean eta teknologia libreetan lan egiten duten eskualdeko eta inguruko beste eragile, proiektu eta erakundeak ere.

  • Aniztasuna egon dadila eta zabala izan dadila, eragile desberdinen elkarlanaren eta sustapenaren emaitza.

 

Torrekua erreferentzia-gune bihurtu nahi dugu:

  • Elkarlaneko teknologia libreen garapenean.

  • Gizarte-ekonomiako proiektuak sustatzean.

  • Digitalizazioari eta gizartearen erronkei buruzko ikerketan, ikuspegi sozial eta eraldatzailearekin.

 

TEKSen proiektua Torrekua eraikinean garatuko dugu, bertatik Errenteria eta Oarsoaldea eskualdetik abiatuta, Euskal Herrira eta munduko Ekonomia Sozialeko sareetara teknologia libreen eta eredu kooperatiboaren uztarketa zabaltzeko asmoz.

Gaur egun, TEKS elkartean, Torrekua espazio berria sortzeko, bultzatzeko eta dinamizatzeko lan-taldean murgilduta gaude. Errenterian (Gipuzkoa) kokatuta dagoen eraikin berria da, eta Teknologia Libreekin eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearekin lotutako sormen espazio komunitario eta interkooperatibo bat izateko helburuarekin sortutako laborategia da.