Torrekua

TEKS

 

Zer da TEKS elkartea?

TEKS irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa sortu zen 2021ean, eta Teknologia Libreei eta Ekonomia Sozial Eraldatzaileari lotutako interkooperazio-sarea izan nahi du. TEKS Elkartearen asmoa, burujabetza teknologikoaren bidean pausuak ematea da, interkooperazioa, elkartasuna eta zaintza harremanak erdigunean jarriz.

TEKS, entitate eta kooperatiba teknologikoen elkarte gisa, elkartetik harago doa. TEKS komunitatea, lankidetzarako espazioa eta elkarte bat da, baita aldizkako eta unean uneko topaketak, proiektuak eta ekimenak sortzeko eta sustatzeko talde bat ere. Azken finean, Teknologia Libreen eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruan komunitatea eta sinergiak sortuko dituen elkartea izan nahi du.

Talaios

Abaila

Bikonet