Komunitatea
Komunitatea
Torrekuak herritarren eskura egongo den proiektua izan nahi du. Herritarretatik eta herritarrentzako sortutako espazioa. Behar eta erronka teknologiko berriei modu komunitarioan erantzuteko ingurunea sortu eta sustatzeko baliatuko dena. Torrekuan parte hartu ahal izango dute herritarrek, baina baita eskualdeko eta ekonomia soziala eta teknologia libreetan lan egiten duten inguruneko beste hainbat eragile, proiektu edota erakunde ere. Eraikinaren izaera ez da bakarra izango, hori ez da asmoa. Anitza eta zabala izango da, eragile anitzen elkarlanaren eta sustapenaren emaitza.
Torrekua erreferentziazko gune bihurtu nahi dugu; elkarlanean oinarritutako teknologia libreen garapenean, ekonomia sozial eta kooperatiboko proiektuen sustapenean, eta digitalizazioa eta jendartearen erronken inguruko ikuspegi sozial eta eraldatzaileko ikerketan. Hiru ardatzak uztartuz, nodo erreferentzial bihurtu nahi dugu Torrekua Errenteriako herritarrentzat, eskualdeko eragile sozioekonomikoetan, eta Euskal Herrian eta mundu mailan ekonomia soziala eta teknologia burujabetza lantzen dituzten sare eta eremuetan. Torrekua sare komunitario izaera edukiko duen espazioa izango da.
Torrekua proiektua ez da eragile bakar baten proiektua, askorena baizik, eta hor du erronka konplexuei erantzuteko potentzialitatea: saretzean eta elkarlanean. Proiektua bera sustatuko dugun eragileez gain, beste proiektuekin eta eragileekin saretzeko interkooperazio estrategia dugu martxan, jada emaitzak ematen ari dena.