Espazioa
Torrekuaren eraikinak lau solairu ditu, eta bakoitzean espazio desberdinak bereizten dira, Teknologia Libreekin, Ekonomia Sozial Eraldatzailearekin, interkooperazioarekin eta komunitatearekin lotutako jarduera guztiak garatu ahal izateko.
BEHE SOLAIRUA - SARRERA
Torrekuan sartu bezain laster, Torrekuari buruzko eta bertan dauden proiektuei buruzko informazio guztia aurkitzen da, baita prestakuntza-agenda edo programazioa, tailerrak, hitzaldiak eta ikastaroak ere. Eskura dauden tresnei eta espazioei buruzko informazioa ere bertan egongo da. KZguneak bertan du bere lantokia.
1 SOLAIRUA
Txill Gunea: Bertan erlaxatzeko, irakurtzeko, atseden hartzeko edo modu lasaiagoan lan egiteko gunea da. Gainera, «Jolas Irekia» txoko txiki bat ere badu, txikienek ondo pasa dezaten.
Torrekuako kantina: Esertzeko, kafe bat hartzeko, gosaltzeko edota jateko hornituta dagoen espazioa da. Gelditzeko eta pentsatzeari uzteko espazio bat. Hozkailuak, mikrouhin-labea, kafe-makina eta mahai-tresneria ditu.
Laborategia: Areto balioanitza, aldakorra eta elkarlanean aritzeko eta elkarreragiteko aukera ematen duena. Sorkuntzara bideratutako espazioa da, baita bertako tresnak eta azpiegitura mugikorrak erabiltzeko gunea ere.
Mahai beroak: Mahai libre eta mugikorrak eskura daude bertan, ikasi ahal izateko, modu informalagoan lan egiteko, norbere lantaldearekin biltzeko edo proiektu sortzaileren bat garatu ahal izateko.
2 SOLAIRUA
Stand up meeting: mahai eta aulki altuekin atondutako espazioa da. Egokia da bideo-dei bat egiteko, bilera labur bat egiteko edo lan-eremuan sartu aurretik bertan besteekin hitz egiteko.
Elkarlanerako espazioa: Azpiegitura, espazio eta bulego-material berdina partekatuz, Torrekuan lan egiten duten kooperatibak, proiektuak edo pertsonak kokatzen dira bertan. Gune horretan sortzen eta garatzen dira ere Torrekuarekin lotutako proiektu berriak bultzatzeko harremanak.
3 SOLAIRUA
Ezagutza espazioa: Eraikinaren azken solairua da. Prestakuntza, tailerrak, hitzaldiak, batzarrak, topaketak eta komunitatearen elkarlanerako espazioa.
Bunkerra: areto itxia da, 10 pertsona inguruko edukiera duena, bilerak lasaitasun eta kontzentrazio handiagoarekin egiteko.