Torrekua

Ongi etorri etorkizunaren hitzaurrera

2025/10/30 | Berriak

Torrekuan elkartu ginen urriaren 23an Hitzaurrea proiektuaren nondik norakoak ezagutu eta partida kolektibo bat jokatzeko. Lehenik aurkezpen saio bat egin genuen. Non, Mikel Ayllonek (Piszifaktoria Ideien Laborategia) eta Xabier Landabideak (Fikzio Fabrika) azaldu ziguten Hitzaurrearen sorkuntza artistikoaren prozesua. Nabarmentzekoa da, poesiaren bitartez aukera ezazu zure abentura moduko joko bat sortzearen zailtasuna. Ireki daitezkeen adar guztiak norabide batera eraman eta zentzua izan dezatela izan da haien erronka garrantzitsuena. Heriotza erdigunean jarriz, ibilbide erreal bat egitea proposatu ziguten Oreretako kaleetan.

Atal teknikoaren azalpena ere jaso genuen: Beñat Jimenez eta Yeray Gascon Talaios Kooperatibako kideen ahotik. Beraien lanetan interneten erabilgarri dauden tresnak sortzeko erabiltzen dituzten teknologia berberak baliatu zituztela adierazi ziguten. Jokoaren interfazea, animazioak eta soinuak istorioaren gehigarri bezala sortu zituzten. Gailu fisiko bat sortzea zuten helburu; interfazea Hitzaurrearen eta bere historiaren parte ere izanez.

Hitzaldiaren eta galderen errondaren ondoren, bakoitzak bere bidea hasi eta amaitu zuen. Animatu eta jolastu zure herrian https://hitzaurrea.eus webgunean sartuz.