Torrekua

Euskal Kooperatibismoa: etorkizunera begirako erronkak

  • 2026/06/18
  • Berriak

Ekainaren 16an, Miguel De la Fuenteren doktore tesiak irekitako bideetatik, euskal kooperatibismoaren egungo egoerari buruzko solasaldi aberasgarri bat izan genuen Torrekuan. De la Fuenteren ikerketak Euskal Herriko kooperatiben sozio-historia aztertzen du sakonki, eta matrize ideologikoen mutazioak kooperatibisten identitate tradizionalean utzi dituen arrastoak jarri zituen mahai gainean. Mugimendu kooperatiboa ziklo berri batean sartuta dagoela argi geratu zen: demografia kooperatibo aldatua eta ideologia-erreferentzien sakabanatzea ezaugarri nagusi dituen garai batean, nortasun kolektiboari eustea ez da lan erraza. Lanaren izaerari buruz ere gogoeta sakona egin zen: kooperatibetan lan-harremanak nola ulertzen diren, zein den langilearen eta bazkidearen arteko lotura, eta eredu kooperatiboak lan-munduko eraldaketa handiei nola erantzuten dien.

Beñat Irasuegi Ibarrarekin batera, bertaratutako guztien artean memoria eta errelato kooperatiboak berreraiki genituen modu parte-hartzailean. Solasaldiak bide bat ireki zuen, eta etorkizuneko lan- ildoak nolakoak izan daitezkeen pentsatzeko aukerak suertatu ziren.