2026ko Torrekuako otsaileko agenda bero-bero dator!
- 2026/02/04
- Berriak
Urte berri honetan Torrekuako otsaileko agenda topera bete dugu ekitaldi mota askotarikoak antolatuz: Hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak, kaleko ekintzak...
Hilabeteko lehen ekintza klasiko bat da gurean, "Teknologia Denontzat" tailerra. Honetan Talaios Kooperatibako langileek laguntza eskaintzen dute eguneroko teknologiak era seguro eta pribatuan erabiltzen herritar orori. Zalantzarik baduzu otsailaren 10ean, asteartea 17:00etatik 19:00etara Torrekuako hirugarren solairuan aurkituko duzu zalantzak argitzeko txokoa.
18 asteazkenean, eguerdiko plana antolatu dugu Oarsopedia ekimenaren baitan. 11:00etatik 13:00etara Wikihamaiketako bat ospatuko dugu inguruko espazio, pertsonai, gertakari edo bestelako informazioak osatzeko Wikipedia tresnean. Oarsoaldeako jakintza era aske, burujabe eta kolektiboan jasoz.
Hurrengo egunean, 19an 17:30etatik 19:30etara, auto-ostatze tailer bat (Selfhosting) antolatu du Talaios Kooperatibak. Bertan zure internet propioa sortzeko aukera izango da. Tresna libreak domeinu propioan ostatu eta erabiltzeko gakoak ikasiz eta auto-ostatzearen kutura ezagutuz, Torrekuaren inguruan sortu nahi den komunitate honen lehen urratsak emango dira. Edozein informatika maila duen pertsonentzako dago bideratua. Nextcloud, Moodle, Pasahitz kudeatzaileak, argazki artxibategi propioa... tresna ezberdinak online jarri eta mantendu nahi duen orori zuzendua.
23 astelehenean, UEUko lagunen bisita jasoko dugu 3. solairuan. Artizarra sare sozial berritua aurkeztuko dute publikoki. Euskal komunitate zientifikoaren elkargune digitala berrikuntzekin dator eta Torrekuan informazio guztia jaso ahalko da 18:00etatik 19:30etan bitarte.
25ean jardunaldi garrantzitsu baten egoitza bilakatuko da Torrekua. "Digitalizazio librea euskal hezkuntza askatzeko: wikikasi eta beste esperientziak partekatzen". Bertan Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Talaios Kooperatibak elkarrekin sortu dituzten ikas-egoerak aurkeztuko dira. Badalabekin elkarlanean antolaturiko ekitaldi honetan, Nora Salbotx hizlaria izango da "trebetasunak jakintza eta ezagutzak ekintza bilakatzen dituen hezkuntzaz hausnartzen. Wikipediak proposatutako ikas-egoera berrien bidetik, curriculumeko edukiak sentitzen, pentsatzen eta egiten lagunduz."
Ostegun horretan hilaren 26ean lehen kale-tailerra antolatu dugu. "Hobetu zure kalea! Openstreetmap eta bestelako tresnekin" izena nahikoa deskriptiboa bada ere, ekimen honek Orereta-Errenteria herriko kaleetan deskribapen zein mapeatze ohitura egokiak ikasten eta lantzen arituko da. Ikasitakoa, beste herrietara aplikatu ahalko da, hori du helburu nagusi. Mapa tresna hegemonikoak deseraikitzea, mapa tresna burujabeetan gure herriak eraikiz. Torrekua eraikinaren atean izango da elkarreratzea 17:00etan eta 19:00ak arte jardungo da ekimena.
Azkenik, hilabetea amaitzeko 27an ostiral arratsaldean Game Erauntsiako lagunak gerturatuko dira "Bideojokoak euskaraz" ekartzera. Bertan bideojoko batzuen itzulpenak zein Euskal Herrian sorturiko jokoak ezagutzeko aukera izango dugu 18:00etatik 20:00etara.
Kontsultatu edukiak gure hilabeteko paskinean! Deskargatu eta zabaldu sarean edo inprimatu eta zure espazio, lantoki eta herrietan partekatu. Animatu eta eman izena gustuko dituzun guztietan!
**Ekitaldi guztiak doakoak izango dira eta euskararen erabilera lehenetsiko den arren, edozein pertsonak parte hartu dezake.
Torrekuako hilabeteko agenda
Kontsultatu edukiak gure hilabeteko paskinean! Deskargatu eta zabaldu sarean edo inprimatu eta zure espazio, lantoki eta herrietan partekatu. Animatu eta eman izena gustuko dituzun guztietan!