Maiatzeko agenda berrikuntzekin dator!
- 2026/04/27
- Berriak
Maiatzean zehar jarraipena emango diegu orain arte landu ditugun tailerrei eta gauza berri batzuk ere sartu ditugu agenda osatzeko. 2 hitzaldi eta sare sozial libreei buruzko tailer bat gehitu ditugu.
Hilabeteko ekintzekin hasteko, ohi bezala, Teknologia Denontzat izango dugu maiatzaren 12an (17:00-19:00). Tailer honetan, gure gailu digitalak gehiago ezagutu eta horien erabileraren beldurra kentzeko laguntza eskainiko dugu. Tailer parte-hartzaile honetan, bertaratutakoen beharretara egokitzen gara denon artean zalantzak eta beldurrak partekatu eta elkarrekin ikasteko.
Ostegun goizez, maiatzaren 14ean (11:00-13:00) 'Sareak piztu pertsona migratuen ezohiko erregularizazioaren zerbitzura' tailerra egingo da erakunde eta ekintzaileentzat.
Maiatzaren 14ean (17:30-19:30), ostatatze tailerrari jarraipena emango diogu. Saio hauetan zehar, auto-ostatatzeari buruzko oinarrizko jakintzak landu eta elkarren artean ikasten dugu. Edozein maila duen pertsonei zuzenduta dago; tresna ezberdinak online jarri eta mantendu nahi duen orori zuzendua.
Ondoren, Teknologia Libreak eta Finantza Solidarioak jorratzen dituen hitzaldia antolatuko maiatzaren 18an (17:30-19:00) dugu Bread Kooperatibarekin batera. Mahai inguru batean, eredu desberdinak ezagutu eta finantza solidarioen baitako ekimen eta proiektu desberdinak ezagutuko ditugu.
19 asteartean, eguerdiko plana antolatu dugu Oarsopedia ekimenaren baitan. 11:00etatik 13:00etara Wikihamaiketako bat ospatuko dugu inguruko espazio, pertsonai, gertakari edo bestelako informazioak osatzeko Wikipedia tresnan. Oarsoaldeako jakintza era aske, burujabe eta kolektiboan jasoz.
Maiatzaren 19an (17:30-19:00) Eman sare sozial libreetarako jauzia! tailerra izango dugu. Sare Sozial libreak zer diren ezagutu eta horietara jauzi egiteko gidalerroak eskainiko ditugu erabiltzaile norbanakoentzat. Modu praktikoan murgilduko gara horietara.
Hilabetearekin amaitzeko, hilaren 26ean Basajaun elkartearen eskaera plataformaren aurkezpena egingo da Torrekuan. Elikadura tokian-tokikotik eraldatzeko, sukaldaritza komunitarioak bultzatzen dituen elkarte bat da Basajaun. Kasu honetan, Talaios Kooperatibak sortu duen janari eskaera egiteko plataforma nola sortu den erakutsiko dute.
Azkenik, maiatzaren 28an (17:30-19:30) Bideojoko (mod) garapen tailerra izango dugu. Software librea erabilita bideojokoen garapenean murgilduko gara Bideojoko (mod) tailerrean! Luanti joko librea oinarri hartuta geure mod-ak garatuko ditugu... eta online mundu bat jarriko dugu martxan! Godot-ekin arituko gara baita ere.
Kontsultatu edukiak gure hilabeteko paskinean! Deskargatu eta zabaldu sarean edo inprimatu eta zure espazio, lantoki eta herrietan partekatu. Animatu eta eman izena gustuko dituzun guztietan!
**Ekitaldi guztiak doakoak izango dira eta euskararen erabilera lehenetsiko den arren, edozein pertsonak parte hartu dezake.