Torrekua

Streaming Aroa liburuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Eguna:

2026/03/13

Ordua:

18:00 - 19:30

Hizkuntzak:

Euskara

Hamar urte bete berri dira Netflix streaming plataforma mundu osoan zabaldu zenetik. Euskal Herrian ere erraz zabaldu zen, eta herritarren parte handi bat bere atzaparretan murgildu da. Nola aldatu dira urteotan ikus-entzunezko edukien kontsumo ohiturak? Zer dago streaming plataforma handien atzean? Nola funtzionatzen dute? Galdera horiei eta beste askori erantzuteko ahalegina egiten du Urtzi Urkizuk, gai hauetan kazetari eskarmentuduna denak. Streaming plataforma horietan euskarak duen tokia ere aztertu du egileak. Hain zuzen ere, azkeneko ikerketek diote ikus-entzunezko kontsumoak eragin nabarmen duela hizkuntza ohituretan. Plataformetan azkenaldian izan diren mugimenduek nolako eragina izango dute zineman? Desagertu egingo al dira zinema aretoak?

Ekhiñe Atorrasagastiren galderen bitartez, Urtzi Urkizuren liburuaren aurkezpena jorratuko dugu Torrekuan.

*Ez da izen-ematerik behar.