Torrekua

Zer geratzen da sozialetik sare sozialetan?

2025/11/17 | Berriak

Azaroaren 13an Torrekuan Marta G. Franco eta Leire Lisonekin egungo sare sozialen inguruan hausnartu genuen. Hitzaldiaren izenburua "Zer geratzen da sozialetik sare sozialetan?" izan zen eta, horrekin, gure gizartean korporazio teknologikoek duten boterearen inguruan hausnartu genuen.

Lehenik eta behin, Leirek sarrera bat egin zuen, eta bere Gradu Amaierako Lana azaldu zuen. Bertan, Euskal Herriko gazteek digitalizazioaz dituzten irudikapen sozialak aztertu zituen. Bere lanaren bitartez ikusi zuen gazteak kontziente direla korporazio teknologiko handiek euren datuen hustiaketa burutzen dutela, baina horren aurrean ez dutela ezer egiten. Zaila egiten zaie sare sozial korporatiboetatik alde egitera, lagunekin harremantzeko balio dietela uste dutelako. Bestalde, Leirek ikusitakoaren arabera, gazteek ez dute ekonomia digitalaren beste alternatibarik irudikatzen. Eredu bakarra ezagutzen dute eta ez dute imajinatzen beste bat egon daitekeenik.

Ondoren, Marta G. Francok hartu zuen hitza eta egungo sare sozial korporatiboen inguruan mintzatu zen. Bere aldetik, aipatu zuen gizartean ez duela funtzionatzen beldurraren logikak, beste bide batzuk topatu behar direla iritzi zuen. Honekin lotuta, garrantzitsua zela aipatu zuen kontzientzia kritikoa jendartean zabaltzea, horrek emango bailuke sare alternatiboen inguruko ikuspegia sozializatu ahal izatera. 

Amaieran, hitzaldira bertaratutakoek, galderak egiteko aukera izan zuten, hitzaldiari bukaera emateko.