Ikus-entzunezko plataforma handien atzaparrak
- 2026/03/16
- Berriak
Martxoaren 13an Urtzi Urkizuk idatzitako "Streaming aroa" liburuaren aurkezpena egin zen Torrekuan, Ekhiñe Atorrasagastiren gidaritzapean. Giro atsegina sortu zen eta gogoetarako gai asko landu ziren. Hala ere, guztiak ikus-entzunezko plataformek gure gizartean, eta bereziki euskal gizartean, duten eraginaren ingurukoak izan ziren.
Gaur egun lehia izugarria dago plataforma handien inguruan, ahalik eta ikusle gehien erakartzeko asmoz borrokatzen baitute. Euren helburua ikusleak euren zerbitzuetan harrapatzea izanik, helburu hori lortzeko ahal duten guztia egiten dute. Mundu global honetan, euskal jendartea non kokatzen den hausnartu zuen Urtzik, euskararen presentzia plataforma nagusietan zein den adieraziz.
Hala ere bada esperantzarako biderik ere. Betiko formatuek, hala nola, zine aretoetakoek, denbora luzez iraungo dutenaren esperantza aipatu baitzuen Urtzik.
Jarraian, egun horretako hainbat irudi dituzue.




