Elkarrentzako egiten jakin
- 2026/02/26
- Berriak
Torrekuan ekitaldi oso interesgarria izan genuen otsailaren 25ean. Bertan, "Digitalizazio librea euskal hezkuntza askatzeko" izenburupean, Wikikasi ekimenaren aurkezpena, Erronka Digitalak izeneko ikas-egoera eta Nora Salbotxen hitzaldia izan ziren hizpide.
Hasteko, Euskal Wikilarien Elkarteak eta Talaios kooperatibak elkarlanean sortutako Wikikasi ekimena aurkeztu zen. Bertan, Wikimedia darabilten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara zuzendurik dauden ikas-egoeren proiektua azaldu zen. Hauen asmoa, irakasleei ikasgelan erabiltzeko baliagarriak diren material libreak eskaintzea da.
Jarraian, Talaiosek eta Badalabek elkarrekin garatu duten Erronka Digitalak izeneko ikas-egoeraren aurkezpen zabala egin zen. Ikas-egoera honen helburua ingurune digitala bere osotasunean kontutan hartuz, berau konprenitu eta ikuspegi kritiko batetik hura lantzea da. Aurkezpenean, materiala sakontasunean erakustearekin batera, hainbat jarduera erakutsi eta horiek ikasgeletan lantzeko oinarrizko gidalerroak eskaini ziren.
Amaitzeko, Nora Salbotxek euskal materialgintza askearen inguruko hausnarketan oinarritutako hitzaldia burutu zuen. Egungo testuinguruan euskal materialgintza askearen aldeko ideiak mahaigaineratu zituen, horren baitako argudio eta erreferentzia desberdinak eskainiz. Zergatik Wikikasi bai?
*Argazki guztiak Badalab-ek egindakoak dira:




