Basajaun elkartearen plataforma
- 2026/06/01
- Berriak
Maiatzaren 26ean Basajaun eta Talaios kooperatibak elkarrekin martxan jarritako tresna aurkeztu zuten Torrekuan. Erabiltzaileontzat eskaera aplikazio bat dena, Basajaun elkartearentzat kudeaketa tresna aurreratu bat da, lanerako plataforma bat alegia. Bertan, erabiltzaileek egindako eskaerak kudeatzen dituzte eta, astez aste, prestatu beharreko elikagai guztien ezaugarriak jasotzen dituzte bertan.
Plataforma horren ezaugarriak Talaios Kooperatibako Beñatek aurkeztu zituen, bere garapenean lanean egon den kidea. Lanean zehar topatutako erronkak eta aukerak azaldu zizkigun Basajauneko Unaxekin batera. Elkarlanean sortutako plataforma hau, etorkizuneko tresna interkooperatiboa izateko esperantza dute. Sukalde komunitarioen federazioarentzat urrats garrantzitsu bat da plataforma honen garapena.
Basajaun elkartearen berri izateko: https://basajaunelkartea.eus/




