Udarako #Fedifesta
- Jardunaldia

Eguna:
2025/07/24
Ordua:
12:30 - 16:00
Espazioa:
Bilera gela
Hizkuntzak:
Euskara
Udarako #Fedifestara animatu zaitez!
Elkarrekin Fedibertsora salto egiteko gakoak, tresnak eta komunitateak ezagutuko ditugu. Komunitate digitalari aurpegia jarri eta esperientzia analogiko bat bizitzera animatu. Eguerdiko 12etatik aurrera elkartuko gara Torrekuako 3. solairuan. Eta bertan, Basajaun elkarteko lagunen eskutik, bazkari kolektiboa egingo dugu. Izena eman eta gozatu bertako produktuarekin egindako bazkari goxoa!
Izenemate inprimakia
Fedibertsoa ulertzeko topaketa ludikoa. *Bazkarian parte hartzeko beranduenez uztailaren 18a baino lehen eman izena.