Komunikazioa sare sozialen erresuman: nola izan burujabe(ago)?
- Jardunaldia
Eguna:
2026/07/10
Ordua:
09:00 - 17:00
Hizkuntzak:
Euskara
Gaur egun badirudi sare sozialetara bideratu behar dugula komunikazio-plan osoa. Badira webgunerik ere ez duten hainbat erakunde eta elkarte. Gure unikornioak diren gazteak sare sozialen bidez komunikatu eta informatzen dira. Mugikorreko berehalako mezularitza-sistemen ordez, sare sozialen barruan egiten dute dena. Sare sozial zentralizatu, komertzial eta pribatiboetan.
Elon Muskek Twitter erostean inflexio-puntu bat izan da sare sozialen panoraman. Batetik asko aldatu du sare sozial zentralizatuen ekosistema. Microblogging plataforma bat baino gehiago sortu dira eta gero eta sakabanatuago daude erabiltzaileak. Bestetik sare zentralizatuetatik deszentralizatuetara alde egin du jende askok eta hainbat norbanako eta talderi esker euskal fedibertsoak inoiz baino indar handiagoa du, baina ez behar bestekoa. Hedabideen Telegram kanalek gora egin dute.
Sare sozialetan euskaldunon sakabanaketa izugarria da eta zaila da komunitatea egitea. Euskalgintzan, kulturgintzan, hedabideen kasuan datuak exijitzen zaizkigu. Zenbat jarraitzaile, zenbat interakzio....
Baina benetan zein trafiko dator sare sozialetatik? Zein da sare sozialek dakarten etekina? Zein da benetan duten pisua? Nola sortu euskal komunitatea online? Nola izan burujabe eta gure xede-publikoarengana iritsi? Beste komunikazio bide batzuk behar ditugu?
Jardunaldi hau lankidetzan antolatu dute UEU-HDguneak eta Badalabek.
Izen ematea eta informazio gehiago hemen: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2350-komunikazioa-sare-sozialen-erresuman-nola-izan-burujabeago