Euskal kooperatibismoa eraldatzen duten identitate berriak
- Jardunaldia
- Izen emate irekia →
Eguna:
2026/06/16
Ordua:
11:00 - 13:00
Hizkuntzak:
Euskara, Español
Solasaldian Miguel De la Fuenteren doktore tesitik abiatu eta euskal kooperatibsimoaren gaur egungo erronkak landuko ditugu, identitate kooperatiboak ardatz hartuta.
De la Fuenteren Ikerketak Euskal Herriko Kooperatibaren Sozio-Historia aztertu du, mugimendu honen matrize ideologiko anitz eta pluraletan eta horiek sortu dituzten identitate-dinamiketan arreta berezia jarriz. Ondorio nagusietako baten arabera, mugimendu kooperatiboa ziklo sozio-historiko berri batean sartu da, kooperatiben “demografia” berri batek eta matrize ideologikoen mutazio ezaugarrituta. Hala ere, aldaketa horiek kooperatibisten identitate sendoa higatu dute, eta agerian utzi dituzte kooperatibagintzak dituen erronka berriak zazpi lurraldeetan.
Beñat Irasuegi Ibarrarekin eta Miguel de la Fuenterekin elkarrizketa irekian, memoria eta errelato kooperatiboak berregingo ditugu bertaratzen zareten guztiekin batera.
Olatukoopekin kolaborazioan antolatutako hitzaldia da.
Izen emate inprimakia
Eman izena ekitaldian!