Torrekua

HDEH26: Gure kontsumo digitalak (zer jan hura izan)

  • Jornada

Día:

2026/11/27

Hora:

09:00 - 14:00

Espacio:

Sala de reuniones (3º piso)

Idiomas:

Euskara

Informazioaren gizartea deitzen diogun honetan geroz eta gailu eta modu gehiago ditugu informazioa jaso, irakurri, ikusi, entzun, eta orohar kontsumitzeko. Kontsumo hau baina sarri ez da burujabea, eta gehienetan hartzailea ez diren agenteen interes, lehentasun eta helburuen araberakoa izan ohi da. Aurtengo Humanitate Digitalak Euskal Herritik saioan gure "dieta" digitalei buruz hausnartuko dugu, bi ardatzen gainean: euskarazko edukiak eta desinformazioa. Helburua gaian aritu direnen perspektiba ezagutu ostean hausnarketarako espazio bat irekitzea izango da informazioaren "kontsumo" burujabeago batera bidean.

 Egitaraua:

9:30 Ongi etorria 

Lehen blokea: Euskarazko edukiak gure dieta digitalean. Moderatzailea: Xabier Landabidea

  • Lehen hizlaria: Urtzi Urkizu: Streaming Aroa liburua eta euskarazko edukien panorama.
  • Bigarren hizlaria: Zer Non Ikusi (https://zernonikusi.eus/hasiera) (hizlaria zehazteko)

11:00 Kafea

11:30 Bigarren blokea: Desinformazioa, egiostea, konspirazionismo. Moderatzaile: Goizalde Landabaso

  • Lehen hizlaria: Laida Arbizu Negazionismoa eta konspirazionismoa gure eguneroko digitalean filosofiatik.
  • Bigarren hizlaria: Maider Eizmendi Kazetaritza eta desinformazioa gure eguneroko digitalean kazetaritzatik. 

13:00 Itxiera saioa: aukerak, erronkak, ahultasunak, indarrak.

14:00 Agurra.