Eraldaketarako teoriak zorrozten: Pentsamenduaren bidez praktikak berritzen.

EGUNA

ORDUA

/

ESPAZIOA

EDUKIA


TEKS sarearen, Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiaren eta UEUren Humanitate Digitalen Ikerketa Gunearen artean antolatutako saio hau teoria akademiatik atera eta pentsamendu garaikidetik praktika berriak irudikatzeko espazio bat izango da. Bertan, hasiera batean herritarrentzat arrotzak eta zailak izan daitezkeen kontzeptu eta proposamen garaikideak (Objektuei zuzendutako ontologia, ezagutza kokatua, postmaterialismoa edo teknologien ikasketak, adibidez) modu ulerterrazean ekarri eta tresna kontzeptual berriak baliatuz eta elkarrizketaren bidez errealitatea eraldatzeko proposamen eta tresna kolektibo eta konkretuak landuko ditugu. Egun osoko saio hau Errenteriako Torrekua teknologia libre eta ekonomia sozial eraldatzaileen lanketarako dorretxean egingo da goizean eta Badalab Hizkuntza Berrikuntza laborategiaren egoitzan arratsaldean. Goizeko saioek aurkezpen teorikoak izango dituzte oinarri eta arratsaldeko saioak, berriz, parte-hartzaileen arteko dinamika errelato berrien sorkuntzari orientatuta, aditu baten gidaritzapean.


Matrikula-epearen hasiera: 2025eko maiatzaren 5a Matrikula-epearen bukaera: 2025eko uztailaren 10a

#